DASTATZE GIDATUA MIZPIRADIN

DASTATZE GIDATUA MIZPIRADIN

Informazio gehiago

DASTATZE GIDATUA MIZPIRADIN

Helduak: 48€
meak (14-17): 42€
Umeak (4-13): 22€
Umeak(<3): 0€

Zatoz Euskal Sagardoa sagardo naturala dastatzera eta hau egiten duen familia gertutik ezagutzera. Mizpiradi Sagardotegia Andoaingo Leizotz auzoan dago. Esnaola familia Jon Mikelen birraitonarekin sartu zen Mizpiradi baserrian eta ordutik, belaunaldiz belaunaldi, baserria eta sagardoarekiko zaletasuna mantendu dituzte. Esnaola familiaren antzinako baserri-dolare aurrean hasiko dugu bisita. Baserriaren eta familiaren historiari buruzko sarrera txiki bat egin ondoren, Mizpiradiko sagasti ederrera hurbilduko gara, eta sagar-zuku naturalaren dastatze gidatua egingo dugu bertan. Ondoren, gure sagardo preziatua nola egiten den ikasiko dugu. Azkenik, upategira hurbilduko gara eta bertan sagardoa txotxetik dastatuko dugu. Bisita biribiltzeko, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatu ahal izango duzu Mizpiradi sagardoaz gozatzen jarraitzen duzun bitartean.

BARNE:
Zuku naturalaren dastaketa eta 2 sagardo aperitiboarekin / Sagardotegiko menu tradizionala

IRAUPENA:
Dastatze gidatua 30 min. / Bazkaria 2 ordu inguru