Egun, sagardo naturala eta sagar muztioa naturala ekoizten ditu Mizpiradi sagardotegiak. Etorkizunean Euskal Sagardoa Jatorri Deitura ekoizten hasiko da, eta ekologikoa izango den produktu gama ere aterako du.
Salmentari dagokionean, etxean bertan zuzeneko salmenta egiten du sagardotegiak eta baita online ere, Espainiar estatuan.
Sagardotegian bertan otordua egiteko aukera ere badago, eta bertan Mizpiradi Sagardo Naturala zein muztioa ere dasta daitezke jaki gozoen bueltan. Urte osoan zehar eskaintzen du sagardoa kupeletik edateko aukera (orain, Covid19aren protokoloa dela eta eserita kontsumitu beharra dago, eta sagardo berria mahaira ekarriko da pitxarretan).
Mizpiradiren sagardo naturala etxeko barietate onenekin bilatzen den sagardo borobila da.
Online denda
Mizpiradi etxean
Gozatu Mizpiradi sagardo naturalaz eta muztioaz. Erosi eta 24-48 ordutan zurekin izango duzu.