
EROSI SAGARDOA GURE DENDAN
Sagardoa bertan erosi urte osoan zehar
3, 6 eta 12ko sagardo kaxak prest ditugu zuentzat!
Online salmenta
12ko kaxak klik batean etxean izango dituzu 24/48 ordutan!

DASTATU SAGARDOA OTORDU BATEN BUELTAN
“Amonaren jaiotetxea da gure sagardotegia. Eta jaiotetxe hitzak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu gure zerbitzuan: etxean bezala sentitzea nahi dugu”
Horregatik, mimoz aukeratu eta prestatzen ditugu gure otorduak, sagardotegiko menua edota udarakoa.
Gure sagardotegiaren bereizgarri da gure produktua, gure sagardoa. Eta hori dasta dezakezu urte osoan zehar, ahal denean kupeletik eta bestela mahaira eramanda pitxarretan edo bukatutako produktua dugunean, sagardo botilan.

MENDI IBILBIDEAK FAMILIAN
Adarramendiren magalak eman dezakeen edertasuna eta lasaitasuna gozatzeko aukera aparta duzue Mizpiradin.
Otorduaren aurretik hainbat proposamen ditugu zuentzat: Oinezko ibilaldia Adarramendi inguruan edo Leitzaran bailaran.

DASTATZE GIDATUA MIZPIRADIN
Helduak: 47€ (**17-39 PAX: 46€ / > 40 PAX: 45€)
Umeak (14-17): 40€
Umeak (4-13): 20€
Umeak(<3): 0€
Euskal Sagardoa ezagutu eta modu ezberdin batean dastatu nahi badituzu hauxe da zure aukera! Sagardotegi bakoitzaren sagardo ezberdinak dastatuko dituzu, ezaugarriak ezagutu eta etxeko txoko kuttunak bisitatu. Ondoren, dastatzea betiko usadioan jarraituko duzu sagardotegi menu baten laguntzarekin.
BARNE:
3 sagardoen dastatzea pintxoarekin / Sagardotegiko menu tradizionala
IRAUPENA:
3 ordu inguru / 30m dastatzea

BISITA GIDATUA ETA OTORDUA GARRAIOAREKIN
HELDUAK: 72€ / UMEAK (14-17): 48€ / UMEAK (4-13): 35€
Bizi sagardotegiko esperientzia bisita gidatu bat eginez Mizpiradin. Donostian jasoko zaitugu gure gidaren eskutik goza dezazun gure lurrari, kulturari eta gastronomiari lotuta dagoen edari kuttunaren sekretuez. Sagastiak, baserri dolareak, elaborazio gunea eta upategiak ezagutuko dituzu. Eta noski, gure edari kuttuna aurkeztuko dizugu, guk geuk edaten dugun moduan: botilan eta txotxetik. Edalontzia eskuetan duzula gertura zaitez upategira eta etxekoek gidatuta bertako sagardo naturalak dastatuko dituzu, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzen duzun bitartean. Esperientzia aparta bizi ondoren Donostiara itzuliko gara, gure lurraz gozatzen segi dezazun.
BARNE:
Bisita gidatua sagardotegian / Sagardo eta pintxo dastatzea / Sagardotegi menu tradizionala / Garraioa barne
IRAUPENA:
4 ordu inguru